Edukira joan

Bona Dea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bona Dea
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakFauna (en) Itzuli eta Gynaikeia (en) Itzuli

Bona Dea, erromatar mitologian, ugalkortasuna, kastitatea eta osasunaren jainkosa da. Maia edo Fauna bezala ere ezagutzen zen, bere greziar baliokidea Pan zen Faunoren alaba izateagatik.

Ohi, tronu batean eserita eta ugaritasunaren adarra edo kornukopia bat eusten irudikatzen da. Bere ezaugarria sugea da, sendatze ikur, eta, honegatik, Erromako bere tenpluan, sagaraturiko sugeak kontserbatzen ziren. Bere irudia, sarri, antzinako Erromako txanponetan zegoen.

Bona Dea, emakumearen ugalkortasuna eta birjintasunarekin lotutako jainkosa bat zen. Sendatzearekin ere lotuta zegoen: gaixo asko, bere tenpluan tratatuak ziren sendabelarrekin. Oso gurtua zen plebeio, esklabo, liberto eta emakumeen aldetik. Osasuna, eta esklabotzatik askatzeko deitua zen, edo, emakumeen kasuan, ugalkortasunerako. Bere gurtza oso antzinakoa zen eta bertan, emakumeentzako bakarrik ziren errituak zeuden.

Jainkosa, Aventino muinoan gurtua zen, baina, bere aldeko erritu sakratuak erromatar magistraturen baten etxean egiten ziren abenduak 4ean. Magistratuaren emazteak zuzentzen zituen, vestaren birjinek lagundua. Bertan, gizonezkoen parte hartzea debekatuta egoteaz gain, gizonezko irudien edo animalia harren margoak ere ez ziren onartzen. Gela, lore eta landareekin apaindua zegoen, baina mirtoa ez zen onartzen, tradizioaren arabera, Faunok, Bona Dea, hau hil arte, mirto adar batekin jo baitzuen. Ez da askorik ezagutzen zeremoniari berari buruz, baina, ustez, bere jatorria, nekazaritzarekin lotuta zegoen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]